– Aldez aurreko epean izena ematen duten lehenengo 500 familiek haur bakoitzarentzako kamiseta bana jasoko dute opari.

– Izena ematen duten pertsona guztiek dortsal bat jasoko dute lasterketan parte hartzeko.
– Izena ematean hala eskatzen dutenek, egun horretan Euskotrenen ibiltzeko txartel bat jasoko dute, ekitaldiko garraiobide ofiziala baita.
– Izena ematen duten haur guztiek Bizkaiko haur-parke handienerako sarrera bana jasoko dute.