Osasunaren Aldeko Lasterketaren barnean, heldu nahiz haurrentzako askotariko jarduerak egingo dira ibilbidea amaitu ostean.

Goizeko 11:30ean hasiko da lasterketaren ondoko ekitaldia, eta 16:00etan bukatuko da. Musika, puzgarriak, haurrentzako eskalada-murrua eta beste sorpresa asko izango ditugu.

Eta, gainera, musika onaz eta giro apartaz gozatzeko aukera egongo da.