OSASUNAREN ALDEKO LASTERKETA 2018
1.- Txorierriko Mankomunitateak antolatzen du Osasunaren Aldeko Lasterketa.
Proba ez-lehiakor bat da, eta horren helburua da familian kirola egitera animatzea.

2.- 2018ko apirilaren 22an, igandean, egingo da Osasunaren Aldeko Lasterketa. 6 edo 10 kilometrokoa (aukeran) ibilbidea izango du Txorierriko Mankomunitatean barrena, Sondikan hasi eta Loiun amaituta.

3.- 10:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari Sondikan:

• 10:30: Txirrindularien irteera.
• 10:35: Korrikalarien irteera.
• 10:40: Oinezkoen irteera.

11:30ean hasiko dira lasterketaren osteko jarduerak Loiun:

• Agertokia musikarekin, puzgarriak, zozketak, bide-heziketako zirkuitua haurrentzat. 16:00etan amaituko da jaia.

4.- Osasunaren Aldeko Lasterketan parte hartuko duten txirrindulariek kaskoa erabili beharko dute nahitaez. Antolatzaileek lasterketatik baztertuko dituzte betebehar hori betetzen ez duten parte-hartzaileak. Antolatzaileek txaleko islatzaileak erabiltzea gomendatzen diete ibilbidea bizikletaz egingo dute parte-hartzaileei.

5.- Sondika eta Loiu arteko ibilbidean, antolatzaileek elkargune bat zehaztu dute Sondikako abiapuntura joan ezin duten parte-hartzaileentzat. Lasterketa leku horretara iristean, dortsala duten parte-hartzaileak (aurretik jasoko dute) taldera gehitu ahal izango dira eta haiekin jarraitu ibilbidea.

6.- Izena emateko epea 2018ko otsailaren 1etik 2018ko apirilaren 15eko 23:59ak arte izango da.

7.- Izen-emateak taldean egingo dira; bi pertsona behar dira gutxienez eta ez dago gehieneko mugarik. Taldean familia eta lagunek eman dezakete izena.
Izena ematean, dortsal bana emango zaie izena emandako bakoitzari, eta izena ematen duten lehen 500 familia-taldeek kamiseta bat jasoko dute opari talde horretako haurrentzat. Izena emandako haur guztiek, izena eman zuten eguna gorabehera, Bizkaiko haur-parke handienerako sarrera bat jasoko dute. Parte-hartzaile guztiek mokadu bat jasoko dute ibilbidearen erdialdean eta helmugan.

Izena emateko prezioa hau da:
• Txikiak (14 urtera arta): 3 €.
• Helduak: 5€

8.- Dortsalak (eta parte hartuko duten lehen 500 haurrentzako kamisetak) lasterketa-eguna baino lehenago banatuko dira Txorierriko Mankomunitateak gaitutako leku batean. Toki hori aurrerago adieraziko da lasterketaren webgunean.

9.- Bi modutan eman daiteke izena:
• Online izen-ematea: inprimaki bat bete eta kuota banku-txartelarekin ordaindu behar da, ekitaldiaren wegbunean: www.carreraporlasalud.com.
• Izen-emate fisikoa: papereko inprimaki bat bete behar da eta Kutxabankeko kontuan kuota ordaindu izanaren bankuko ziurtagiria aurkeztu behar da. Inprimakiak Sondika, Loiu, Derio eta Zamudioko udal-liburutegietan izango dira eskuragai.

10.- Familiako kide, lagun edo bizilagun batek lagunduta, edonork parte har dezake, ez dago adin-mugarik; ibilbidea korrika, oinez, bizikletaz edo haurraren aulkia bultzatuz egin daiteke.

11.- Izen-emateak 5.000 parte-hartzailera iritsitakoan itxiko dira.

12.- Ibilaldia amaitutakoan, parte-hartzaile guztientzako elikagai solido eta likidoak eskainiko dira.

13.- Dortsala (eta kamiseta, hala dagokionean) antolakuntzak webgunean adierazitako datetan jasoko da. Poltsa bakoitza jasotzeko, NANa (edo pasaportea, gidabaimena edo fotokopia) aurkeztu beharko da, edo izena ematearen egiaztagiria eraman telefono mugikor edo tableta batean.Dortsala beste pertsona batek jasotzeko, izena ematearen egiaztagiria aurkeztu beharko da, edo parte-hartzailearen NANa (edo pasaportea, gidabaimena edo fotokopia).

14.- Osasunaren Aldeko Lasterketaren ibilbide osoan, antolatzaileen argibideei jarraitu behar zaie nahitaez, bai eta 10 km horietan jarritako trafiko-agintariei ere. Jarraibideei jarraitu ezean, antolatzaileek lasterketatik kanporatuko dituzte parte-hartzaileak.

15.- Osasunaren Aldeko Lasterketan izena emanez gero, fisikoki ahalegin mota hori egiteko gai izatearen ziurtagiria behar da.

16.- Osasunaren Aldeko Lasterketako parte-hartzaileak izango dira soilik adierazitako datetan eta lasterketari dagokion dortsala eramanez antolatzaileek ezarritako araudiko artikulu guztiak errespetatzen dituztenak.

17.- Osasunaren Aldeko Lasterketan izena emanez gero, baimena ematen zaie antolatzaileei ibilbideko irudiak erabiltzeko etorkizunean sare sozialetan, webgunean, prentsan eta karteletan.

18.- Ekitaldi honi buruzko informazio guztia hemen aurki daiteke:

www.carreraporlasalud.com eta www.osasunarenlasterketa.com.