Osasunaren Aldeko Lasterketa bizikletaz, korrika edo oinez egin daiteke, eta, horren bidez, Txorierriko eta Bizkaiko familia guztiak animatu nahi ditugu kirola egitera eta bizitza osasungarriagoa izatera. Horretarako, osasunari, kirolari eta giro onari soilik eskainitako egun bat antolatu dugu.

Ibilbidea 6 edo 10 kilometrokoa (aukeran) izango da; Sondikan hasi eta Loiun amaituko da. Korrika, bizikletaz edo oinez egin daiteke. Aldez aurreko epean izena ematen duten lehenengo 500 familia edo taldeek haur bakoitzarentzako kamiseta bat jasoko dute opari. Horrez gain, izena ematen duten pertsona guztiek dortsal bat jasoko dute, eta izena ematen duten haur guztiek Bizkaiko haur-parke handienerako sarrera bana. Izena ematean hala eskatzen dutenek, egun horretan Euskotrenen ibiltzeko txartel bat jasoko dute, ekitaldiko garraiobide ofiziala baita.

Lasterketa amaitutakoan jai-amaiera egingo da. Bertan denetarik aurkituko dugu: anoa-postua, musika, jarduerak, zozketak, puzgarriak, kirolaren hiria, bide-heziketako zirkuitua eta txikienentzako eskalada-murrua.

Adin guztietakoak gonbidatzen ditugu egun osasungarri honetaz gozatzera. Jarduera honen bidez erakutsi nahi dugu kirolak osasuna eta dibertsioa dakartzala, eta urteko edozein egunetan egin daitekeela.
Izen-emateen kopurua mugatua izango da, beraz, mugi zaitez!

Irteera: Jose Antonio Agirre Lehendakari Hiribidea 39 (Sondika)
Jai Amaiera: Abadetxu Kalea (Loiu)

10:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari Sondikan:
• 10:30: Txirrindularien irteera  (kaskoa nahitaez erabili behar da).
• 10:35: Korrikalarien irteera.
• 10:40: Oinezkoen irteera.

11:30ean hasiko dira familia guztientzako lasterketa ondoko jarduerak Loiun:
• Agertokia musikarekin, puzgarriak, eskalada-murrua, zozketak, bide-heziketako zirkuitua haurrentzat.

Behin Loiu-ko helmugan pilotalekuko aldagelak erabili ahal izango ditugu.

Izena bi modutara eman daiteke:

• Online izen-ematea: inprimakia bete eta kuota banku-txartelarekin ordaindu behar da webgune honetan
(online izen-ematea egiteko sakatu hemen).

• Izen-emate fisikoa: papereko inprimaki bat bete behar da eta Kutxabankeko kontuan (Txorierriko Mankomunitatea) kuota ordaindu izanaren bankuko ziurtagiria aurkeztu behar da. Ordainketa kontu honetan egin behar da: :
ES81 2095 0126 26 2035010339
(Inprimakiak Sondika, Loiu, Derio, Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko udal-liburutegietan eskuratu ahal izango dira).

Bildutako dirua Asociación DANONTZAT Elkartea eta Cáritas Sondika.

Izena emateko prezioa hau da:
• Txikiak (14 urtera arta): 3 €.
• Helduak: 5€.